Jostailu Azokako prestaketak lanak hasi dira. Ohi bezala, egun batzuk lehenago jostailuak Potxoeneako Urdintxo Aretoan jasoko dira. Abenduaren 14 eta 15ean arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean, hain zuzen. “Nirea zuretzat, zurea niretzat… aizu tori eta ekarri hori! Bertan geratzen diren elektronikoak ez diren eta pilik behar ez duten jostailuak Ez itxi begiak Elkarteak jasoko ditu”, ohartarazi dutenez.
Abenduak 16, larunbata
11:00-13:00 Frontoian
Aurrez egingo da bilketa: abenduaren 14 eta 15ean arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Potxoenean.
Antolatzailea: Hitz-Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea.