Eperra ikastola laguntzeko kanpaina azken txanpan murgildu da

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 4a, 10:05

Abenduaren 11ra arte eskatu ahalko dituzue Zuberoako Eperra ikastola laguntzeko Nafartarrak taldearen eskutik Usurbilen abian den elkartasun kanpainako produktuak NOAUA!n, Bordatxon, Aitzagan eta Txiribogan edo lonxo@telefonica.net helbidera idatzita. Eskatzen dituzuen otarrak, NOAUA!k abenduaren 17an San Tomas Azoka egunean banatuko ditu Nafartarrak taldeak. Azokaren baitan, ekitaldi batekin jasotako laguntzaren berri emango dute.

 

“Behin bazen ikastola” CD-a:

Zehaztasunak: Hebentik elkarteak Eperra ikastolako haurrekin osatua. Prezioa: 10 euro.

 

Ahüzki otarra:

Produktu sorta: ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki patea (200 g), euskal xerriki odolkia (200 g). Prezioa: 40 euro.

 

Irati otarra:

Produktu sorta: ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa bat artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki lukainkak (400 g), axoa xahalki xehatua saltsan (640 g). Prezioa: 52 euro.