Euskararekin eta euskaraz dibertitzeko taldekako lehiaketa da Euskararen Ginkana. Buruntzaldeko sei herrietako 124 gaztek hartu dute parte. Usurbilgo
Lehen saria Astigarragako Paris 2018 taldearentzat izan zen. 1.000 euro jaso dituzte ikasbidairako. Bigarren saria, berriz, Usurbilgo Negu taldearentzat izan zen, 500 euro poltsikoratu zituzten. Gainontzeko finalistek Esne Beltzaren kontzerturako sarrerak lortu dituzte.
Ekimenaren arrakasta ikusita, Kutxa Ekoguneak herri eta eskualdeetan Euskararen Ginkanak egiteko aukera zabaldu du. Deialdia zabalik da Udal eta Eskualdeetako Elkarteentzat 2018ko urtarrilaren 15 arte.
Informazio gehiagorako:
Itsaso Olaizola: itsaso@ekogunea.eus / 943 55 20 20
Argazkiak: Aiurri.