Gaur goizean, Berri Txarrak taldekoak Zumeta Estudioan izan dira. Bideo bat grabatu dute bertan eta ondoren Mikel Laboa plazara hurbildu dira, Jose Luis Zumetaren murala ezagutzera. Infrasoinuak izeneko diskoa plazaratu berri dute eta promozio lanetan dabiltza, bete-betean.
2018an hasiko dituzte zuzeneko emanaldiak. Euskal Herrian oraingoz, data bakarra iragarri dute: martxoaren 17an larunbata, Barakaldoko BECen.