Herri-antolamenduaz hausnartzeko lantalde bat osatuko da Aginagan

Noaua Aldizkaria 2017ko abenduaren 5a

Azaroan zehar, Usurbilgo udal gobernuak 2018 urteko aurrekontu proposamena aurkeztu zuen. Auzoz auzo aritu ziren aurrekontu berriko egitasmoak azaltzen. Aginagan egin zuen batzarrean, "komenigarria ikusi zen Aginagaren herri-antolamenduaz hausnartzeko lantalde bat osatzea", usurbil.eus orrialdean irakurri dugunez. Ideia horri forma eman nahi dio orain Udalak, eta, horretarako, abenduaren 12rako bilera ireki bat deitu du Aginagan: 18:00etan, ludotekan. Xehetasun gehiago, esteka HONETAN.