2015eko Kilometroak jaialdiaren aurkezpenean esketx txiki bat eskaini zuten. Hari jarraipena emanez, esketx labur hura urte hartako Sagardo Egunaren bezperan estreinatu zuten “Hamen Bea” antzezlanean bihurtu zuten. Orain, istorio haren bigarren zatia dakarkigute. Abenduaren 16an, Sutegin. Sarrerak dagoeneko salgai dira.
Ixabel Agirresarobek, Iñaki Agirresarobek, Pako Agudok, Mikel Alkortak, Mikel Elexpek, Paulino Ibargoienek, Kerman Errekondok, Alberto Pikabeak eta Ainara Ullatek ikuskizun ederra eskaini zuten duela bi urte. Bueltan dira berriz. “Ameriketetatik dirua eginda etorri berriak sagardotegia ireki du Usurbilen”, iragarri dutenez.
Sarrerak aurrez 3 eurotan izango dituzue salgai Lizardin eta Txirristran. Antzezlan honen estreinaldia, abenduaren 16an larunbata 19:00etan Sutegin.
Muxurbilen laburmetraiak, abenduaren 16an
Usurbilgo antzerki taldekoen emanaldi hau, abenduaren 16an izango duzue ikusgai, eguerdiko 13:00ean Sutegiko auditorioan. Egun horretan 12:30ean Sutegin bertan eskuratu ahalko diren gonbidapenekin sartu ahalko da auditorioko hitzordu honetara.