"Denak Pariserat" joateko autobusa antolatu da Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 5a, 11:58

Abenduaren 9an, “Denak Pariserat”. Hortxe euskal herritarrei luzatu zaien gonbita. Euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurriak aplikatzeari utzi eta haien zein haien senideen eskubideen aldeko inoizko mobilizazio handiena izatea nahi dute Bakearen Artisauek Frantziako hiriburuan deitu dutena.

Frantziako Gobernua ere Euskal Herriko bake prozesuan inplika dadila eskatuko da Parisko kaleetan. Milaka lagun espero dira bertan. Asko trenez joango dira, baina beste hainbat Euskal Herritik irtengo dira autobusetan. Usurbildik ere bus zerbitzua antolatu dute. Aitzagan eman dezakezue izena.

Mobilizazioa girotzeko ekitaldia burutu zuten frontoian aurreko larunbatean.

Informazio gehiago: artisansdelapaix.eus