Gabonetan, udaleku irekiak Udarregi ikastolan

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 7a, 09:30

Ikastolen elkarteko aisialdi-taldeak LH 5 eta 6 mailetako ikasleei zuzenduriko programazioa eta robotikari buruzko udaleku irekiak antolatu ditu eguberrietarako Udarregi Ikastolan bertan; abenduaren 26tik 29ra, 09:00-13:00 artean (zaintza zerbitzua 08:30etatik). Taldea osatu ahal izateko gutxienez 10 lagunek eman beharko dute izena. Izen ematea zabalik abenduaren 15era arte.