"Hitzartuk hondakinen arazoari konponbide adostua eta demokratikoa eskeintzea du helburu"

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 5a, 12:23

Abenduaren 16an larunbata, GuraSOS taldeak Hitzartu izeneko parte-hartze prozesua aurkeztuko du. Donostiako Eureka Zientzia Museoan egingo da ekitaldia, eguerdiko 11:00etan hasita. 

"Hitzartu Gipuzkoako jendarte zibilak antolatutako parte hartze prozesua izango da. Gipuzkoarrok aukera berri baten aurrean gaude: behingoz, foro irekia eta anitza bat osatu nahi dugu, hondakinen inguruan ditugun kezken, jakin minen eta iritzi guztien gainean hitz egiteko", hedabideetan zabaldu duten oharrean aditzera eman dutenez. "Aniztasuna, elkarrizketa, informazioa, eztabaida eta parte hartzearen bitartez, Hitzartuk hondakinen arazoari konponbide adostua eta demokratikoa eskeintzea du helburu, beti ere kohesio soziala, ingurugiroa, osasunaren babesa eta Europako araudia oinarri eta ardatz hartuta".

Informazio gehiago: GuraSOS.