Eperra ikastola laguntzeko kanpaina azken txanpan

Noaua Aldizkaria 2017ko abenduaren 8a

Abenduaren 11ra arte eskatu ahalko dituzue Zuberoako Eperra ikastola laguntzeko Nafartarrak taldearen eskutik Usurbilen abian den elkartasun kanpainako produktuak NOAUA!n, Bordatxon, Aitzagan eta Txiribogan edo lonxo@telefonica.net helbidera idatzita. 

Eskatzen dituzuen otarrak, NOAUA!k abenduaren 17an San Tomas Azoka egunean banatuko ditu Nafartarrak taldeak. Azokaren baitan, ekitaldi batekin jasotako laguntzaren berri emango dute.

 

“Behin bazen ikastola” CD-a:

Zehaztasunak: Hebentik elkarteak Eperra ikastolako haurrekin osatua.  Prezioa: 10 euro.

 

Ahüzki otarra:

Produktu sorta: ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki patea (200 g), euskal xerriki odolkia (200 g). Prezioa: 40 euro.

 

Irati otarra:

Produktu sorta: ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa bat artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki lukainkak (400 g), axoa xahalki xehatua saltsan (640 g). Prezioa: 52 euro.