Hitzordu ugari usurbildarrekin, Durangoko Azokaren azken txanpa honetan

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 9a, 12:31

52. Durangoko Azoka laugarren egunean sartua da jada. Oraindik orain ordea, igande iluntzeko 20:00etan ateak hurrengo urtera arte itxi arte, bada zer ikusia Landakon. Tartean, usurbildarrak protagonista izango dituzten hainbat hitzordu:

USURBILDARRAK 52. DURANGOKO AZOKAN

Abenduak 9, larunbata

17:40-18:10 Ahotsenea Zuzenekoak: “Euskal Herriko Trikitixa Elkartea “Haziak”. “Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen eskutik, trikitixako maketa lehiaketako 8 talde irabazleen 10 abestiz osaturiko diskoa da. Zuzeneko emanaldian 2 taldek hartuko dute parte”. Ttipika Dantza Gidatuen Taldeak parte hartu du.

18:00-18:25 Ahotsenea Solasaldiak: Jakoba Errekondo & Antton Olariaga 'Landareak lantzen'. 

Komikia. Era erraz eta ulergarri batean eskainita landareak nola baliatzen hasi eta ikasteko gida. Bertan arlo desberdinak landuko dituzte: baratzea, lorategia, fruitu arbolak eta basoa.

Abenduak 10, igandea

12:00-12:30 Saguganbaran:"Irudipuinak" saioa. Ipuin kontaketa Areto Nagusian. Euskal ahozko tradiziotik hitza eta pintzela lagun, ipuinak marraztu eta kontatu egiten dituzte Ixabel Agirresorobek (ipuin kontalaria) eta Mattinek (ilustratzailea). Umore ona dute lagun". 

19:40-20:10 Ahotsenea Zuzenekoak: Odolaren Mintzoa, “Etsipenaren aurka”.

"Bederatzi abesti zuzen bezain sakonez osaturiko lan berria aurkeztuko dute. Bertan, dotoreziaz nahasten dira pop-rockaren melodia gazi-gozoak, gaurkotasunez bustitako hitz gordinak, hardcore eta metalaren zutabeak dituzten oinarri musikal sendoekin".

Informazio gehiago: durangokoazoka.eus