2017ko azken mendi txangoa igande honetarako, abenduaren 17rako iragarria du Andatza M.K.T.-k. Ibardin eta Hendaia lotuko dituen irteeran izen emateko azken egunak dituzue honakoak. Gogoan izan, ekimenotan parte hartzeko mendiko federatua izatea ezinbestekoa dela, baita aseguru txartela indarrean izatea ere.
Jada 2018ko federatu lizentzia tramitatu daiteke, Andatza M.K.T.-ren bidez. Aseguru honek bere barne hartzen ditu, istripu asegurua eta Pyrenaica hiruhilabetekariaren harpidetza. Mendi taldetik zehazten dutenez, urte osorako, hau da, urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko balioa du. Horregatik, "urtea amaitu baino lehen tramitatzea komenigarria da, baina, abuztuan ezik, urteko edozein arotan tramita daiteke; beti ere urteko kuota osoa ordaindu behar da. Adinari dagokion kategoriaren eta aukeratutako estalduraren arabera, kuotak desberdinak dira".
Estaldura mota ezberdinak eskaintzen ditu aseguruak, Andatzakoek gogorarazten dutenez:
-Geografikoak: estaturako, Frantziako eta Andorrako Pirinioetarako, mundurako eta espedizioetarako. Mailakatuta daude estaldurak. Estaturako estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
-Jardueretakoak: oinarrizkoa (ibilaldiak, eskalada, alpinismoa, mendiko eskia, eta abar), alpetar eskia, snowa eta mendiko txirrinda edo BTTa. Oinarrizko estaldura derrigorrezkoa da eta besteak aukerakoak.
Informazio gehiago: andatzamendizale.info
IBARDIN-HENDAIA IRTEERA
Eguna: abenduak 17, igandea.
Abiatzeko hitzordua: 07:30etan Oiardo Kiroldegitik autobusez.
Irteera: goiz pasa Ibardinetik Hendaiara eta gero Usurbila itzulera. 15 kilometroko ibilbidea.
Izen ematea: 8 euroko ordainketa egin kontu zenbakiotako batean, abenduaren 13a baino lehen:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321
Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
Oharrak:
-Plaza mugatuak.
-Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. "Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".
Informazio gehiago: andatza.com
Antolatzailea: Andatza M.K.T.