Zuberoako Eperra ikastola laguntzeko elkartasun otarrak eskatzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 11a, 08:25

Astelehen hau, abenduaren 11 duzue Zuberoako Eperra ikastola laguntzeko Nafartarrak taldearen eskutik Usurbilen abian den elkartasun kanpainako produktuak eskatzeko azken eguna NOAUA!n, Bordatxon, Aitzagan eta Txiribogan edo lonxo@telefonica.net helbidera idatzita. Eskatzen dituzuen otarrak, NOAUA!k igande honetarako, abenduaren 17an San Tomas Azoka egunean banatuko ditu Nafartarrak taldeak. Azokaren baitan, ekitaldi batekin jasotako laguntzaren berri emango dute Nafartarrak taldekoek.

“Behin bazen ikastola” CD-a

Zehaztasunak: Hebentik elkarteak Eperra ikastolako haurrekin osatua.

Prezioa: 10 euro.

Ahüzki otarra:

Produktu sorta: ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki patea (200 g), euskal xerriki odolkia (200 g).

Prezioa: 40 euro.

Irati otarra:

Produktu sorta: ardi gazna (450 g), ahate gibela (125 g), bixkotx poltsa bat artisanala (150 g), eztia (500 g), euskal xerriki lukainkak (400 g), axoa xahalki xehatua saltsan (640 g).

Prezioa: 52 euro.