Osteguna baino lehen ekarri NOAUA!ra, San Tomas Azokako lehiaketetarako babarruna eta sagardoa

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 11a, 08:55

Aurreko asteko etenaldiaren ostean, astelehen honetatik berriz zabalik duzue igande honetan ospatuko dugun San Tomas Azokako babarrun eta sagardo lehiaketetan izen emateko epea. Osteguna baino lehen (abenduak 14) ekarri NOAUA!ko egoitzara etxean ekoizten duzuen sagardo eta babarruna. Honatx txapelketotan parte hartzeko bete beharrreko baldintzak. Oinarriak ohikoak, betikoak dituzue:

Izen ematea

Abenduaren 11tik 14ra, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

Sariak:

1.Sarituarentzat: 150 euro+txapela.

2.Sarituarentzat: 90 euro+kopa.

3.Sarituarentzat: 50 euro.

Sagardo lehiaketa

Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.

Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa

Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.

Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:

-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...

-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.

-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.

-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.

-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.