Urrian baino 16 langabetu gutxiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen. Azken datuen arabera, 264tik 248ra jaitsi da langabetu kopurua udalerri honetan. Antzeko bilakaera eman da baita Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere. Eskualde mailan, 123 langabetu gutxiago zenbatu dituzte azaroan, 495 gutxiago Gipuzkoan.
Kontratazioak koxka bat gora egin du. Urrian 423 kontratu erregistratu ziren Usurbilen, azaroan 441. Hori bai, ohi denez, hitzartutako lan kontratu ia denak, 441etik 417 aldi baterako erregistratu ziren. Gehienak, 349, zerbitzuen sektorean.
Urteotako joerari eutsiz bestalde, emakumezkoenak baino (167) gizonezkoen lan kontratu gehiago erregistratu ziren (274) joan den azaroan. Aldiz, gizonezkoak baino (105) emakumezko langabetu gehiago (143) egoten jarraitzen du Usurbilen.
2017ko azaroa
Usurbil: 248. Buruntzaldea: 3.330. Gipuzkoa: 33.826.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 105.
25 urtetik behera: 4.
25-44 urte artean: 38.
45 urtetik gora: 63.
Emakumezkoak: 143.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 73.
45 urtetik gora: 61.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 9.
Industria: 35.
Eraikuntza: 20.
Zerbitzuak: 170.
Aurretik lanik gabe: 14.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 719.
Astigarraga: 254.
Hernani: 953.
Lasarte-Oria: 914.
Urnieta: 242.
Usurbil: 248.
Guztira: 3.330.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 33.826.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 441.
Aldi baterakoak: 417.
Zerbitzuen sektorean: 349.
Sexuaren arabera: 274 lan kontratu gizonezkoenak, 167 emakumezkoenak.