Haurren aisialdira bideraturiko ekintza eskaintza zabala Aginagan, urtea amaitu artean

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 12a, 08:04

Azaroaz geroztik etenik gabe ia astebururo hitzorduren bat badute Aginagan. Haurren aisialdira bideraturiko ekimen gehiago antolatu ditu Antxomolantxa Elkarteak urtea amaitu bitartean. Lehenengo ekitaldiak asteburu honetan bertan:

EKITALDI ZIKLOA AGINAGAN

Abenduak 16, larunbata

11:30 Badut ipuin musikatuak haurrentzat.

17:30 "Gorputz higienea"-ri buruzko clown saioa DYA-koen eskutik.

Abenduak 17, igandea

17:30 Haurrentzako zinea ludotekan: "Winkyren zaldia".

"Sei urteko Winky Wong eta bere ama Winkyren aitarekin elkartu berri dira itsas ertzean dagoen Holandako herrixka batean. Aitak txinatar jatetxe bat du bertan. Hasieran, Winkyri gogorra egingo zaio hizkuntza berri bat ikastea eta lagunak egitea. Behin batean, eskolan egun gogor samarra igaro ondoren, Winkyk pottoka eder batekin egiten du topo. Handik aurrera, egunero joango da zalditxoa ikustera. Zoritxarrez, Winkyren gurasoek ez dute bere zaletasun berria batere gustuko.   Pottoka gaixotzen denean eta lotan jarri behar dutenean, Winkyk bere zaldia izan nahi duela erabakitzen du. Badaki, ordea, gurasoek ez diotela sekula bat erosiko. Hala, Winkyk San Nikolasen berri izaten du eskolan. Gizon bizardun zahar hori zaldian ibiltzen omen da eta opariak banatzen dizkie haur txintxo guztiei. Winkyk, jakina, badaki zer nahi duen harengandik: zaldi bat!! “Txintxoa” izan behar du, beraz, eta zaldia izango du horrela!".

Abenduak 22-urtarrilak 5

Gabonetako txokoak Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Aginagako San Praixku Guraso Elkartea.

Abenduak 23, larunbata

09:00 Gabon kantak abesteko kalejira, Aginagako Eliza paretik abiatuta. Antolatzailea: Aginagako katekesi taldea. 

18:00 Olentzero: "Urte osoan zehar mendian gogor lanean egon eta gero, menditik datorren Olentzerori ongi etorria egingo diogu Sekaña parean.

Ondoren, trikitilarien laguntzaz frontoi ingurura gerturaturiko gara eskutitzak emateko, gaztain goxo-goxoak jaten ditugun bitartean.

Abenduak 28, osteguna

17:00 Haurrentzako tailerrak ludotekan Txaloka taldearen eskutik: gore makillajea, eskulanak...

Abenduak 30, larunbata

17:30 "Irrikula makula kriskitin dzart" ikuskizuna Irrien Lagunen eskutik.

Ondoren, txokolatada gozo-gozoa...

Antolatzailea: Antxomolantxa.