Eguneko Arreta Zerbitzu berriaren araudia, behin betiko onartua

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 13a, 11:05

65 urtetik gora izan eta mendekotasun maila txikia duten herritarrei zuzendua egongo den Eguneko Arreta Zerbitzu berriaren araudia behin betiko onartu dute, irailaren 26an hasieraz onartu eta gerora finkaturiko epearen baitan inork erreklamaziorik aurkeztu ez ostean.

"Zerbitzu horren bidez Usurbilgo Udalak kalitatezko bizitza bermatu nahi die pertsona nagusiei, eta mendekotasun arina duten adinekoei euren autonomiari eusten lagundu", berri eman dute Udaletik.  

Honez gain, "herritar nagusien kalitatezko bizitza, osasuna (fisikoa nahiz psikikoa), familia eta adiskideekin dituzten harremanak mantendu, aisialdiaz gozatu eta era guztietako arazoak prebenitzen laguntzeaz gain, parte-hartzaileen gustoko ekintzak egingo dituzte, hala nola tailerrak, tertuliak, esku-lanak, memoria lantzeko tailerrak eta ariketa fisikoak".

Buruntzaldea mailan Usurbil izango da zerbitzu hau martxan jarriko duen lehen udalerria. Usurbilgo Udalaren eskariz Aztikerrek joan den maiatzetik ekainera 65 urtetik gorako herritarren egoera, beharrak ezagutzeko eginiko ikerketa soziologikoan egindako eskarietako bati erantzungo dio udal zerbitzu berri honek. 

Ikerketa hartan hain zuzen, udal zerbitzuei 8,1eko puntuazioa eman arren, "eguneko arreta faltan botatzen dute, eta gehienek zerbitzu hori herrian jartzea ondo edo oso ondo baloratuko lukete, eta askok erabiliko zuketela adierazi zuten. Hain zuzen, eskari hori aintzat hartu, eta zerbitzua eskaintzeko asmoa du Udalak".

EGUNEKO ARRETA ZERBITZU BERRIA

Helburua

"Mendetasun-arriskuan edo mendetasun egoeran dauden adinekoei autonomiari eusten laguntzea eta ohiko bizi-ingurunean jarraitzen eta gizarteratzen laguntzea, isolamendu-egoerak konpentsatuz, behar izanez gero".

Hartzaileak

-Mendetasun-arriskuan edo mendetasun-egoeran dauden 65 urtetik gorako adinekoak dira.

-Usurbilen erroldatuak.

-Pertsonak duen arreta pertsonalizatutako planak eguneko arreta bezalako zerbitzuak dituen beharrei erantzuten dela ikusten dienean, gizarte-zerbitzuen onespenarekin.

Zerbitzuaren ezaugarri nagusiak

-Hiru ordu goizez, astelehenetik ostiralera, Artzabalen.

-Talde bakoitza 6-12 kide artekoa.

-Hezitzaile-dinamizatzaile bat egongo da.

-"Erabiltzaileek ekintza zein ariketa ezberdinak egingo dituzte beren gaitasunen arabera. Gainera, aipatutako pertsonak beren ohiko bizitokian egon ahal izatea ahalbidetu eta beren sozializazioa bermatzen saiatuko da, izan daitezkeen isolamendu egoerak leunduz".

-Prezioak Buruntzaldeko adulen artean adostuko dira. Zenbatekoa zehazteko, erabiltzaileen diru-sarrerak aintzakotzat hartuko dira. "Eguneko euro bat, bi euro edota 3 euro ordainduko dira, bakoitzaren diru-sarreren arabera. 60 euro kostatuko da hilero, gehienez ere".

Helburu zeha­tzak

-Adinekoei harremanak eta gizarte-ekin­tzak gara­tzeko marko egokia eskain­tzea.

-Adinekoa familia eta bere testuinguruan bertakotua manten­tzea.

-Bere gaitasunen arabera norberaren independen­tziari ahalik eta gehien ­eutsi edo/eta ahalik eta gehien berreskura­tzea.

-Gaitasun kognitiboen galera atzera­tzea estimula­tze teknikak erabiliz.

-Talde partaide­tza sentimendua landu.

-Sozializazioa bul­tzatu elkarren arteko komunikazioa landuz.

-Isolamenduak suposa ditza­keten ondorioak ekidin.

-Depresio, ­antsietate sintomak prebeni­tzea.

-Gaurkotasuna eta errealitatearekin lotura areagotu.

-Aisialdia modu positiboan bizi­tzea eta indar­tzea.

-Ariketa fisikoa eta osasunaren arteko lotura landu.

-Arreta eta memoria sendo­tzea.

-Komunikazioa areago­tzea eta iri­tzia ematea indar­tzea. 

-Sormena areago­tzea ekin­tza ani­tzen bitartez.

-Herriko ekin­tza komunitarioetan eragile aktibo bilaka­tzea.

-Herriko ekin­tza komunitarioetan parte har­tzea.

-Adinartekoen artean harremanak areago­tzea.

Zeharkako helburu zeha­tzak

Familiaren­tzat: Araudi honetan aipa­tzen diren per­tso­nak bere ingurunean manten­tzen dituzten familiei lagun­tza soziala eta asisten­tziala eskain­tzea.

Informazio gehiago Gizarte Zerbitzuetan

943 377 110

Kale Nagusia behea 43

Ordutegia: 9:00-14:00