2015ean Usurbilen Udarregi Ikastolaren aldeko KILOMETROAK gauzatu zela eta, herri antzerki bat egin zuten hainbat herritarrek. Bertan duela 60 urteko sagardotegi bateko giroa antzeztu zuten. Orain berriz, bigarren zatia antzeztuko da: Beñardoren sagardotegian hainbat egoera berri gertatuko da 20 urte ondoren: urtebete Ameriketan artzain ibilitako Patxiren ibilerak, Beñardo sagardotegiko nagusiaren etorkizuna eta beste hainbat gertakizun gertatuko dira afera baten inguruan.
Antzezpena abenduaren 16an Sutegi Kultur Etxean izango da 19:00etan. Sarrerak 3 eurotan salgai egongo dira Txirristra tabernan eta Lizardi liburudendan. “Ordubetez barre egin nahi duenak aukera paregabea du”, antzezlaneko kideek aditzera eman dutenez.
Gidoi lanetan Alberto Pikabea eta Pako Agudo aritu dira gogor eta kementsu. Antzezleak berriz honako hauek dira: Paulino Ibargoien, Kerman Errekondo, Iñaki Agirresarobe, Ixabel Agirresarobe, Ainara Ullate, Pako Agudo, Alberto Pikabea, Mikel Elexpe eta Mikel Alkorta.
ESTREINALDIA LARUNBATEAN
Eguna: abenduak 16, larunbata.
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrerak: 3 eurotan salgai aurrez Txirristra tabernan eta Lizardi liburudendan.