Etxean erabiltzen ez duzun jostailu bat baino gehiago izango duzu. Ez ahaztu, beste batek erabil dezake, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak larunbaterako (abenduak 16) antolatu duen Jostailu Erabilien Azokara eramanez gero. Urtero moduan, aurretik bideratuko dute azokarako material bilketa:
-Abenduak 14, 15, 17:00-19:00 Jostailu erabilien bilketa Potxoeneko Urdintxo gelan.
-Abenduak 16, 11:00-13:00 Jostailu erabilien azoka frontoian.
Ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:
-Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
-Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
-Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
Oharra: azokan amaiera bertan geratu, elektronikoak ez diren eta pilik behar ez duten jostailuak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu".