San Tomas Azokako txapelketetarako babarrun eta sagardoa NOAUA!ra ekartzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 14a, 08:59

Azken txanpa honetan herriko ekoizleen joan etorria ugaritu zaigu azken orduotan NOAUA! Kultur Elkartearen egoitzan. Ez ahaztu; igandean ospatuko dugun San Tomas Azokako txapelketetarako babarrun eta sagardoa ekartzeko azken eguna duzue ostegun hau, abenduaren 14a. Honatx txapelketotan parte hartzeko bete beharreko baldintzak. Oinarriak ohikoak, betikoak dituzue:

Izen ematea

Abenduaren 14ra arte, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.

Sariak:

1.Sarituarentzat: 150 euro+txapela.

2.Sarituarentzat: 90 euro+kopa.

3.Sarituarentzat: 50 euro.

Sagardo lehiaketa

Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.

Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.

Babarrun lehiaketa

Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.

Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:

-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...

-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.

-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.

-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.

-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.