Sutegin ez aurten, gogoan izan, Potxoeneako ganbaran, Urdintxo gelan ari da bideratzen Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartea, larunbaterako (abenduak 16) antolatu duen Jostailu Erabilien Azokarako material bilketa. Atzo hasi ziren jasotzen hainbat usurbildarrek erabilitako denetariko jostailuak. Ostiral honetan duzue (abenduak 15), 17:00-19:00 artean Potxoenean bilketa kanpaina honetan parte hartzeko azken aukera.
Ekimen honetan parte hartzeko baldintza hauek bete behar dira:
-Jostailuek osorik egon behar dute. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan.
-Bilketa egunetan jasotzen dena musu-truk emango da. Horren truke, nahi izanez gero, txartel bat jasoko du bakoitzak azoka egunean beste jostailuren batengatik aldatzeko.
-Azoka egunean jostailuak trukatzeko, 8 urtetik beherakoek, arduradun batekin parte hartu beharko dute.
-DVD eta antzekoek jatorrizkoak izan beharko dute.
Oharra: azokan amaiera bertan geratu, elektronikoak ez diren eta pilik behar ez duten jostailuak “Ez itxi begiak” Elkarteak jasoko ditu".
Elkartasun ekimena
Jasotako material guztia larunbatean, 11:00-13:00 artean frontoian ospatuko den Jostailu Erabilien Azokan jarriko dute erakusgai. Azokarako materiala utzi duenak, horren truke jostailuren bat hartzeko aukera izango du. Azoka amaieran, bertan geratzen den materiala Trintxerpeko “Ez itxi begiak” elkarteari emango dio Hitz Ahok.