Abenduaren 17ko San Tomas Azokako postuen artean, Udarregi Ikastolako DBH4-ko ikasleak aurkituko ditugu, etxean egindako postreak saltzen. Bertatik ateratako dirua, apirila amaieran Bartzelonara egin asmo duten ikasturte amaierako bidaiara bideratuko dute. Aurten gainera, bidaia gastuei aurre egiteko finantziazio bide berri bat zabaldu dute. Hilero martxora arte, jatorrizko bertsioan eskaini eta zinemetan ikusi ezin ditugun filmak proiektatzen hasi ziren azaroan Sutegin.
Hurrengo emanaldia abenduaren 22rako iragarri dute, arratsaldeko 19:00etan Sutegin; “Fénix 11x23”. Sarrerak egunean bertan 2 eurotan salgai. Hala dio jatorrizko bertsioan baina euskarazko azpitituluekin eskainiko duten pelikularen sinopsiak: "2004 urteko udazkenean Èric Bertranek, hamalau urteko gazte batek, “Harry Potter eta Fenixaren ordena” liburuan oinarritutako webgune bat sortu zuen katalana babesteko asmoz. Gau batean, Madrileko terrorismoaren aurkako brigadako hogeita hamar guardia zibil bere etxean indarka sartu eta terrorista informatikoa izatea leporatu zioten. Hark egindako krimena: supermerkatu-kate bati mail bat bidali katalanez etiketatzeko eskatuz".
UDARREGI IKASTOLAKOEN GABONEI BEGIRAKO DEIALDIAK
Abenduak 17, igandea
DBH4-ko ikasleen gozogintzako postua San Tomas Azokan.
Abenduak 21, osteguna
09:30-10:50 LH eta DBH-koen gabon kanten saioa:
-LHkoen ibilbidea: "Agerialdetik ikastola gorrira, Haur Eskolara, Kale Zaharreko plazara, aldapatik jaitsi eta Eroskiko biribilgunera, Zubiaurrenea kaletik Bordatxoko biribilgunera eta handik ikastolara".
-DBHkoen ibilbidea: "Eraikin gorritik Mikel Laboa plazara, beheko botikako plazara, Artzabalera eta handik ikastolara".
11:25 HH-ko haurren gabonetako kantu saioa. Ibilbidea: "Agerialdetik abiatu eta ikastola gorrira, han lehen geldialdia. Ondoren biribilgunean, Olentzeroren aurrean eta azken geldiunea frontoian izango da. Bertan, ikasitako gabon kanta guztiak gerturatzen garenok elkarrekin abestuko ditugu".
Abenduak 22, ostirala
Haur Eskolakoen gabon festa:
16:45 Guraso, haur, hezitzaile, familia, lagunak... Haur Eskolako patioan elkartuko gara Kalexarretik Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera ikusteko.
18:15-18:30 aldera, frontoira iristea. Haur Eskolako haurrentzako askaria, musika girotua, pintxo eta sagardo dastaketa.
Antolatzailea: Udarregi Ikastolako Haur Eskola.
DBH4-ko ikasleen zine zikloa: “Fénix 11x23”
Ordua: 19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sinopsia: "2004 urteko udazkenean Èric Bertranek, hamalau urteko gazte batek, “Harry Potter eta Fenixaren ordena” liburuan oinarritutako webgune bat sortu zuen katalana babesteko asmoz. Gau batean, Madrileko terrorismoaren aurkako brigadako hogeita hamar guardia zibil bere etxean indarka sartu eta terrorista informatikoa izatea leporatu zioten. Hark egindako krimena: supermerkatu-kate bati mail bat bidali katalanez etiketatzeko eskatuz".
Jatorrizko hizkuntza Katalana – Gaztelera
Azpitituluak: Euskaraz.
Iraupena 96 min.
Urtea: 2012.
Sarrerak: egunean bertan, 2 eurotan.
Antolatzaileak: Udarregi Ikastolako DBH4ko gazteak.
Laguntzailea: Usurbilgo Udala.