Ondoko irudietan dituzue etxeko babarrun eta sagardo onenak. Badira mordoxka bat. Guztira, 31 babarrun ekoizle eta 16 sagardo ekoizle aurkeztu dira aurtengoan, produktuokin NOAUA! Kultur Elkarteak abenduaren 17ko San Tomas Azokaren baitan antolatu dituen txapelketetara. Hiruna sari banatuko ditugu bai babarrun eta sagardo txapelketetan. Epaimahaiak aurtengoan ere lan zaila izango du.
Ez galdu beraz sariketa, igandeko San Tomas Azokaren amaieran, 13:15 aldera frontoian. Goizean zehar, ekoizle guztion sagardoa dastatzeko modua izango da frontoian. Babarruna ere ikusgai izango da pilotalekuan.
Herriko ekoizleak aipatuta, sagardogile eta babarruna lantzen duten herritarrekin batera, frontoian izango ditugu beste hainbat produktu ekoizten dituzten usurbildarrak ere. Aitziber Elortzak eta Jexux Agirresarobek arrautzak eta postreak jarriko dituzte salgai; Txerrizaleok Elkarteak txerrikiak salgai izango ditu eta puzgarria ekarriko du. Urdaiagako Urtinea lorategikoek pinuak, pazko loreak… izango dituzte salgai.
SAN TOMAS AZOKA: BABARRUN ETA SAGARDO TXAPELKETAK
Sariak:
1.Sarituarentzat: 150 euro+txapela.
2.Sarituarentzat: 90 euro+kopa.
3.Sarituarentzat: 50 euro.
Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri behar zituen.
Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar zuen.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.