Hainbat postu aurkituko dituzue igandean, NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko San Tomas Azokaren baitan. Tartean, euskal presoen eskubideen aldeko laguntza biltzeko txokoa. 2018ko egutegiak, banderolak edota zapiak eskuratzeko aukera izango da bertan. Bide batez, aipatu baita Etxerat-ek "Etxerat lagun" elkartasun kanpaina abian duela. Informazio gehiago: etxerat.eus
Euskal presoen eskubideen aldeko laguntza biltzen aritzen den talogileak ere frontoian izango ditugu abenduaren 17ko San Tomas Azokan, gaztaingileekin batera.
GABONETARAKO DEIALDIAK
Euskal preso eta iheslarien eskubideak betearaztea eskatzeko ekimenek ez dute etenik izango hurrengo eguberriotan. Adi gaurkoz, deituak dauden ekitaldi hauei:
Abenduak 18, astelehena
18:00-19:00 Abenduaren 24an Olentzero eta Mari Domingirirekin egingo den herri itzulia prestatzeko entsegua Udarregi Ikastolako Agerialde eraikineko musika gelan.
Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
https://youtu.be/5_wZrIaCGPc?list=PLr2whR10Il89PVs0Yu3Ffp7pPUgYh8Na8
Abenduak 19, asteartea
19:30 “Espetxea eta umeak” gaiari buruz mahainguru interesgarria Sutegin.
“Izan ere, azken hamarkadetatik gaur egunera milaka izan dira beren aita edo ama (edo biak) espetxeetan zituztela hazi diren umeak. Kartzelan bertan jaiotako haurrak ere badira, horietako bat Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga preso usurbildarren alaba, Xua. Gainera, berez egoera latz horiek dakarten zailtasunak areagotu egiten dira euskal preso politikoek eta euren senideek pairatzen duten dispertsio politikarekin.
Urte luzeotan (eta gaur egun ere) egoera gordin hori sufritzen duten umeez oso gutxi hitz egin da. Nolabait esateko, gai hori tabua izan da. Soilik oso gertukoek ezagutzen dituzte, egiaz, aipatu egoerak umeei eragiten dien ondorioak, txarrak gehienak baina baita, beren ñabardurekin, onak ere.
Problematika berezi horiez jardungo dute Iñaki Barrutia, azterketa sakona aurkeztu berri duen sikologoak eta Araitz Zubimendi, “Izar eta Sara etxera!” plataformako kide eta bera ere espetxean ama izandakoak. Horrez gain, Xuaren senideen testigantza entzuteko parada ere izango da, “motxilaren umeak” deiturikoei buruz bideotxo batzuk tartekatuz izango den solasaldian”.
Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Abenduak 24, igandea
12:00-13:30 Olentzero eta Mari Domingirekin euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri itzulia, frontoitik abiatuta.
“Aurten, herritik 595 km.ra preso dauzkaten Olatz eta Patxiren egoeraz gain, bereziki islatuko dugu beren alaba Xuarena, sakabanaketa dela medio, ezin baitu Usurbil ezagutu. Giro alaian, kantuz eta samurtasunez helaraziko diegu hirurei gure lagunkidetasuna. Ahal dela, baserritarrez jantzita etortzea eskatzen dugu eta, era berean, abenduaren 18an, 18.00tatik 19.00tara Agerialden izango den entseguan parte hartzea ere bai”.
Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
https://youtu.be/aRAB_n6ABEA
Abenduak 28, osteguna
19:30 “Pasaiako badia” dokumental proiekzioa Sutegiko auditorioan. Sarrera: doan.
“1984. Polizia Nazionalak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu eta torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin zita bat jartzera behartu du. Pasaiako badiako harkaitzetan hanketatik soka batekin lotuta dute Jimeno. Seinalea egitean iparraldetik datorren zodiaka gerturatu da. Sekulako tiro zaparrada hasi da. Joseba Merinok azalduko duenez, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura lehen tirokaldian hilko dira. Bera, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ditu ondoren poliziak. Delas eta Aizpuru harkaitzetan bertan fusilatu dituzte. Gorpuei 113 bala zulo zenbatu dizkie Pako Etxeberria forenseak. Bertsio ofizialak enfrentamendu bat egon dela dio. 2016. Donostiako Auzitegi Probintzialak, hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua behin betirako artxibatu du. Ezin izan dituztela delituaren egileak identifikatu. Senideek Estrasburgora jotzeko asmoa adierazi dute. 32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du. Dokumental honekin Pasaiako gertaerak gizarteratu eta badian argi izpi bat piztu nahi da”.
Antolatzailea: herritar talde bat.
Abenduak 31, igandea
20:00 Urte berriari preso eta iheslarien egoera konpontzea eskatzeko topa berezia Dema plazan.
Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
https://youtu.be/xHeQqPWbreE
Urtarrilak 13, larunbata
17:30 “Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude” aldarripean, euskal presoak euskal herriratzea eskatzeko manifestazioa Bilboko Kasillatik. Mobilizazioarekin bat egin du Usurbilen Nahi Dituguk. Autobus zerbitzua izango da Usurbildik. Izen ematea aurrez, ohiko tokietan.
Antolatzailea: Sare mugimendua.