Usurbilgo Errautsen Parkea, martxan

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 16a, 14:27

Gaur eguerdian egin da inaugurazio ekitaldia. Xabier Arregi alkateak eta Luciano Pagaegi arkitektoak egitasmoaren inguruko xehetasunak eskaini dituzte. Yolanda Arrieta idazleak, aldiz, heriotzari lotutako pasarte literarioak ekarri ditu gogora. Orbeldi Dantza Taldeko eta Zumarte Musika Eskolako kideek girotu dute ekitaldia. Ekitaldia amaitu denean, mokadu baten bueltan batu dira hilerrira bertaratu diren guztiak.