Eremu ezberdinetako aditu ezagunek osatuko dute "Hitzartu" prozesuko Berme Batzordea

Noaua Aldizkaria 2017ko abenduaren 18a

"Hitzartu" parte hartze prozesua jarraitu eta gainbegiratuko duen organoa ere aurkeztu zuen GuraSOSek abenduaren 16an Donostiako Eureka zientzia museoan; Berme Batzordea. Eremu ezberdinetako aditu ezagunek osatuko dute bilgune hau:

BERME BATZORDEKO KIDEAK

Pedro Ibarra Güell (Getxo):

-Zientzia politikoetan katedraduna EHU-n.

-"Parte Hartuz"-en sortzailea (demokrazia parte-hartzaileari buruzko EHUko ikerketa-taldeko kidea).

-Irakasle bisitaria Firenzeko Unibertsitate Institutu Europarrean eta Bordele, Bartzelona eta Nevadako unibertsitateetan.

Ernesto Ganuza Fernandez (Madril):

-Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko zientzialari titularra.

-Soziologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

-Parte-hartzeari buruzko ikerketa-masterraren koordinatzailea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

-"Revista Internacional de Sociologia" aldizkariko idazkaria.

Juan Jose Alvarez Rubio (Zumaia):

-Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna EHU-n.

-2015eko Eusko Ikaskuntza saria.

-Gobernantza Demokratikoaren Institutuko idazkaria.

Garbiñe Biurrun Mancisidor (Tolosa):

-EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salako presidentea.

-EHUko lan-zuzenbideko eta Gizarte Segurantzako irakasle asoziatua.

-"Jueces para la Democracia" elkarteko kidea.

Bernardo Atxaga (Asteasu):

-Ekonomian lizentziaduna.

-Euskaltzaindiako kidea.

-Idazlea.

-Euskadi Saria (1989, 1997, 1999), Espainiako Literatura Sari Nazionala (1989), Millepages saria (1991), Pirinio Atlantikoetako Hiru Koroa saria (1995), Eusko Ikaskuntza saria (2002), Cesare Pavese poesia-saria (2003) eta Espainiako Kritikaren Saria (1978, 1985, 1988, 1993, 2003).

Informazio gehiago:

hitzartu.eus

hitzartu@hitzartu.eus

Twitter: @Hitzartukide

Facebook: Hitzartukide