https://youtu.be/dlifXZiEzXY
"Prozesu hau esperimentu bat da, aukera berri bat, Gipuzkoako jendartearentzat". Hala zioten larunbat eguerdian, Donostiako Eureka zientzia museoan "Hitzartu" parte hartze prozesua aurkezteko ekitaldian. Hondakinen kudeaketarekin dugun gatazkari irtenbide adostu bat ematea helburu duen parte hartze prozesuaren nondik norakoak aurkeztu zituen GuraSOSek.
Urtebete iraungo du prozesuak. Hiru fase nagusi izango ditu: 2018ko lehen seihilekoan herritar eta eragileek hartuko dute hitza. Ahalik eta parte hartze zabalena sustatu nahi dute haiekin. Bertan bildutako ekarpenekin, etorkizuneko Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko plana erredaktatuko da. Eta 12 hilabete barru, 2018ko abenduan, plana bera aurkeztu, aztertu, baloratu eta oniritzia eman beharko da.
Prozesu honen harira bi mahai eratuko dira; mahai soziala eta teknikoa. Mahai sozialak herritar eta eragileekin egingo den parte hartze prozesua kudeatuko du lehenik. Hortik ateratako ekarpenekin, adituez osaturiko mahai teknikoak erredaktatuko du 2030. urtera arteko hondakinen kudeaketa plana.
Prozesua garatzeko hiru proposamen ezberdin landu ditu egitasmoa bera diseinatzeaz arduratu den Euskal Herriko Unibertsitateak.
HITZARTU PROZESUAREN XEHETASUNAK
Oinarriak
1-Gizarte-kohesio handiagoa lortzea.
2-Ingurumena eta osasuna gehiago babestea.
3-Europako araudi eta politikak zorrotzago betetzea.
Hiru azpi parte hartze prozesu
1-Parte hartzea.
2-Planaren erredakzioa.
3-Babes juridikoa.
Egitekoak
-Herritarren parte hartze prozesua burutzea.
-Parte hartze prozesutik 2017-2030 urtera arteko Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren dokumentua erredaktatzea. Dokumentu horrek jasoko du parte hartze prozesutik ateratako herritarren akordioa eta Gipuzkoako hiri hondakinak kudeatzeko irtenbide teknikoa.
-Hondakinen kudeaketaren gaiaren inguruan adostasuna lortzea.
Egutegia
Urtebeteko iraupena izango du prozesuak:
2017ko abendutik 2018ko urtarrilera: diru-bilketarako kanpaina (crowfounding bidez).
2018ko otsailetik ekainera: parte hartze prozesuaren dinamizazioa, herritar eta eragileekin batzarrak.
2018ko irailetik abendura: mahai soziala eta teknikoaren arteko lanak eta dinamizazioa eta 2017-2030 urtera arteko Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integralaren idazketa.
2018ko abenduan: Mahai Teknikoak idatzitako hondakinak kudeatzeko plan berriaren aurkezpena. Planaren azterketa, ebaluaketa eta parte hartzaileen oniritzia emateko batzarrak.
Bi mahai
-Mahai Soziala (Eztabaida mahaia):
Parte hartzaileak: ahalik eta sektore sozial gehien eta anitzez osaturiko mahaia.
Egitekoa: 2018ko lehen seihilekoan deituko dituen batzarretako lanketa. Gipuzkoako udalerri eta eskualdeetan bildutako iritziak eta lehentasunezko proposamenak mahai teknikora helaraztea.
-Mahai Teknikoa (Idazkaritza mahaia):
Parte hartzaileak: eremu ezberdinetako adituak; juristak, ekonomistak, soziologoak, politologoak, irakasleak, osasun eremuko profesionalak...
Egitekoa: "Hondakin Plangintzaren egitura eta eduki edo atal nagusiak markatzea eta Mahai Sozialaren proposamenak jasoz gero, Plana idaztea".
Prozesuaren diseinatzailea
Euskal Herriko Unibertsitatea.
Informazio gehiago:
hitzartu@hitzartu.eus
Twitter: @Hitzartukide
Facebook: Hitzartukide