Muxurbil Antzerki Taldeak landutako laburmetraiak Youtuben ikusgai

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 18a, 10:35

Garai honetan aurreko urteetan aurrez prestatzen zituzten antzezlanez gozatzen genuen. Pantaila handira jauzi egin dute ordea oraingoan, Muxurbil Antzerki Taldeko kideek. Ikasturte honetarako berrikuntzak iragarri zituzten bilgunean. Eta eginiko lanketaren emaitza primizian ikusi ahal izan zuten abenduaren 16an Sutegiko auditoriora gerturatu zirenek. Fikziozko bi laburmetrai, “Ihesean” eta “Etxe misteriotsua”, hortxe udazken parte honetako ahaleginaren emaitza. Youtuben dituzue ikusgai, Muxurbil Antzerki Taldeak ikus-entzunezkoen atari honen baitan duen katean.

“Aurten apustu bat egin dugu. Muxurbileko gure ikasleek antzerkia egin beharrean zinea egiten jarri dira eta bi laburmetarai eskainiko dizkizuegu. Biak desbedinak dira eta jakin ezazue, gu ez garela zinera dedikatzen garen profesionalak. Baina emaitza zoragarria da. Eta gero etxean denbora duzuenean, Youtuben ikusgarri egongo dira. Gora Muxurbil!”, zioen laburmetraien aurkezpenean Ixabel Agirresarobek.

https://youtu.be/b_sjHi7YdIY