Mari Domingiri harrera egingo diote gaur Zubietako Eskolan

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 19a, 08:29

Badator eguberri giroa ikastetxeetara ere. Azken klase egunetan kantuan egingo diete harrera eguberriei ikastetxeetan. Abenduaren 21ean Aginagako Eskolan eta Udarregi Ikastolan. Abenduaren 22an, Haur Eskolan eta Zubietako Eskolan. Zubietako Eskola aipatuta, ekitaldi guztioi aurre hartuz, Mari Domingi dator astearte honetan bertara. Ikasle eta hezitzaileek harrera egingo diote ikasgelan.

GABON KANTUAK ABESTEKO SAIOAK

Abenduak 19, asteartea

15:15 Mari Domingiri harrera Zubietako Eskolan.

Oharra: eskola barruan egingo da ekitaldia. Ikasgeletako ikasle eta hezitzaileentzako ekitaldia.

Abenduak 21, osteguna

Goizean zehar, ikasleen gabon kanten saioa Aginagako Eskolatik abiatuta.

Antolatzailea: Aginagako eskola.

09:30 Udarregi Ikastolako LH eta DBH-koen gabon kantuen saioa. LH-koek Kalezarko eta Kaxkoko buelta egingo dute. DBH-koak Kaxkoko ariko dira kantuan.

11:25 HH-ko haurren gabon kantuen jira, Agerialdetik frontoira.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

Abenduak 22, ostirala

12:00 Zubietako eskolako kideen gabon kanten saioa Zubietako errebote plazan.

Ondoren, hamaiketakoa eta eskolak LH osoa eskaintzeko aukera eskuratu izana ospatuko dute.

Antolatzailea: Zubietako Eskola.

16:45 Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolara. 17:00etan 2-3 urteko haurren geletan harrera. Ondoren, jolastokitik gabon kantak abestuz frontoira. 18:15-18:30 aldera Haur Eskolako haurrentzako askaria frontoian: musikaz giroturiko pintxo eta sagardo dastaketa.

Antolatzailea: Haur Eskola.

Abenduak 23, larunbata

09:00 Gabon kantu jira Aginagako Parrokiatik.

Antolatzailea: Aginagako Katekesi Taldea.

18:00 Olentzerori ongi etorria Aginagako Sekaña parean. Trikitilariekin frontoira. Frontoian, eskutitz bilketa eta gaztain jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 24, igandea

12:00-13:30 Olentzero eta Mari Domingi euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri itzulia frontoitik.

Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

17:00etatik aurrera, Olentzeroren lagunek berarentzako gutunak bilduko dituzte Dema plazan.

17:30 Gabon kanta jira Parrokia aurretik.

Antolatzailea: Usurbilgo Salbatore Parrokia.

17:50 Olentzeroa Santuenea Elkartetik.

Antolatzaileak: Santuenea Elkartea eta gurasoak.

18:00 Haranetik idi gurdian helduko da Olentzero Ugarte baserri parera. Handik Dema plazarako bidea kantuan, Olatz Kortak gidatuko duen kalejiran. Bidean zehar Bordatxo edota Sutegi inguruetan, adar joleak, txalapartariak, bertsoak… Dema plazan, suaren istorioa, gaztain jana eta Olentzeroren gutun bilketa.

Antolatzailea: herritar eta eragile talde bat.