Euskal Herriko aurpegi ezagunen Inauteri Festa, otsailaren 10ean

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 19a, 10:00

Alfonbra gorria prestatzen hasi beharko dugu otsailaren 10ean Usurbila etor daitezkeen "izarrei" harrera egiteko. Aurpegi ezagunena, kirolari, sortzaile, eragile nahiz herri mugimenduetako ordezkari famatuena, bide urratzaile edo erreferenteena izango baita datorren Inauteri Festa. Euskal Herriko pertsona ezagunen paperean sartzeko gogoa izan baduzue inoiz, otsailaren 10ean duzue aukera ederra. 

Haiek imitatu eta mozorrotzera mozorrotzera gonbidatzen zaituztegu. Hauxe, 2018ko Inauteri Festarako hautatu dugun gaia. Proposamena, elkartea@noaua.eus helbidera nahiz Bordatxo, Txirristra, Benta, Txiriboga, Txapeldun, Guria, Artzabal eta Aitzaga tabernetan jarriak izan ditugun zerrendetatik hautatu dugu. Milesker ekarpenak egin dituzuen guztioi!

Inauteri Festari buruzko xehetasun gehiago, urtarriletik aurrera, NOAUA! bidez.

Aurreko edizioetan...

Iaz, gogoan izango duzue, ingurumena izan zen Inauteri Festarako hautatutako gaia. Azken hamarkada pasatxoan ospatu diren Inauteri Festetarako aukeraturiko gaien zerrenda doakizue segidan:

2018/2/10: Euskal Herriko pertsona ezagunak.

2017: Ingurumena.

2016: lanbideak.

2015: ipuinak.

2014: Erdi Aroa.

2013: Musika.

2012: Mitologia.

2011: Itsasoa.

2010: Zirkoa.

2009: Olinpiar Jokoak.

2008: Xomorroak.

2007: Brasil.

2006: Marrazki bizidunak.

2005: Usurbil, Oesteko herri.

2004: Hollywood.

2003: Munduko kulturak.

2002: Extralurtarrak.

Girotzen hasteko, ekar dezagun gogora aurreko Inauteri Festa. Oroitzen duzue? 2017ko Inauteriak iruditan