“Gatz, Titiritorto basatia” Titirishowa gaur, haurrentzako gabonetako programazio zabalari ekiteko

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 20a, 11:55

Haur eta gaztetxoei zuzenduta, ate joka dituzten opor egunotarako ekintzen artean, lehen hitzordua asteazkenerako dago iragarria, abenduaren 20arako. Sutegi udal liburutegiak antolatuta, Maitena Illarramendik 4-5 urte artekoei zuzenduta eskainiko duen ikuskizuna arratsaldeko 18:00etan liburutegian bertan. "Okilen antzera, pago enborren barrenean egiten dituzte euren habiak. Bertan babesten dira neguko hotzetik gaueko iluntasunetik, eta hantxe dira ere gutaz ezkutatzen. Bertizeko Titiritortoak dira! Nafarroako oihanaren sakonean, izadiaren mirabe zein maitale diren izaki hori-berde hauen magia ezagutzera zatoz, egizu dantza ekaitzaren erritmoan, trumoi eta tximist arteko burrunba-saltsan abestuz. Bizkor! Gatz basatia zain duzu eta…".

GABONETARAKO HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO AISIALDI EKIMENAK

Abenduak 21, osteguna

Goizean zehar, ikasleen gabon kanten saioa Aginagako Eskolatik abiatuta.

Antolatzailea: Aginagako eskola.

09:30 Udarregi Ikastolako LH eta DBH-koen gabon kantuen saioa. LH-koek Kalezarko eta Kaxkoko buelta egingo dute. DBH-koek Kaxkoko buelta.

11:25 HH-ko haurren gabon kantuen jira, Agerialdetik frontoira.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

16:30 “Sukaldaritza tailerra: krep-ak” Gaztelekuan, DBH2koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

Abenduak 22-Urtarrilak 7

11:00-13:00/17:00-20:00 Izotz pista Askatasuna plazan.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

Abenduak 22, ostirala

12:00 Zubietako eskolako kideen gabon kanten saioa Zubietako errebote plazan. Ondoren, hamaiketakoa eta eskolak LH osoa eskaintzeko aukera eskuratu izana ospatuko dute.

Antolatzailea: Zubietako Eskola.

16:45 Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolara. 17:00etan 2-3 urteko haurren geletan harrera. Ondoren, jolastokitik gabon kantak abestuz frontoira. 18:15-18:30 aldera Haur Eskolako haurrentzako askaria frontoian: musikaz giroturiko, pintxo eta sagardo dastaketa.

Antolatzailea: Haur Eskola.

19:00 Ostiraletako zinea Sutegin: “Fénix 11x23”.

Antolatzaileak: Udarregi Ikastolako DBH4-ko gazteak.

Abenduak 23, larunbata

09:00 Gabon kantu jira Aginagako Parrokiatik.

Antolatzailea: Aginagako Katekesi Taldea.

16:00 “Got Talent, Gaitasuna dut” Gaztelekuan, DBH1ekoentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

18:00 Olentzerori ongi etorria Aginagako Sekaña parean. Trikitilariekin frontoira. Frontoian, eskutitz bilketa eta gaztain jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 24, igandea

12:00-13:30 Olentzero eta Mari Domingi euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri itzulia frontoitik.

Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

17:30 Gabon kanta jira Parrokia aurretik.

Antolatzailea: Usurbilgo Salbatore Parrokia.

18:00 Olentzeroren etorrera Puntapaxetik. Bukaera Dema plazan.

17:50 Olentzeroa Santuenea Elkartetik.

Antolatzaileak: Santuenea Elkartea eta gurasoak.

Abenduak 26-28, asteartetik ostegunera

11:00-13:00/16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian. Animazioa egunero 17:30etan: Apaxi ipuin kontalaria abenduaren 26an, Salto pailazoa abenduaren 27an eta Djon diskofesta abenduaren 28an.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 27, asteazkena

17:30 Eriz magoa Santueneko ludotekan.

Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

Abenduak 28, osteguna

15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera, DBH1ekoekin.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 Txaloka taldearen eskutik, haurrentzako tailerrak Aginagako ludotekan: gore makillajea, eskulanak…

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 30, larunbata

16:00 Film proiekzioa, krepak eta txokolate beroa Gaztelekuan, DBH3koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:30 Irrien lagunen ikuskizuna Aginagan: “Irrikula Makula Kriskitin Dzart”. Ondoren, txokolate jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Urtarrilak 4, osteguna

16:00 Gaztelekutik Donostiara irteera, DBH4koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 “Txantxariak” kale ikuskizuna frontoian.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, ostirala

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza G.E.

Urtarrilak 7, igandea

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Urtarrilak 8, astelehena

Oporren amaiera, klaseen hasiera ikastetxeetan.