Usurbilgo sortzaileen 2017ko uzta ikusgai Sutegin

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 20a, 13:01

Ate joka ditugun egunotan ez dakizuela zer oparitu? Opari ederra izan liteke, Usurbilgo sortzaileen 2017ko uzta oparitzea. Azken hilabeteotan argitaratu diren usurbildarron lanak ikusgai izango dituzue urtarrilaren 8ra arte, Sutegi pareko erakusleihoan.

Uzta ederra utzi digute aurtengoan ere. Sutegi udal liburutegiaren eta NOAUA! K.E.-ren elkarlanez, kultur etxeko aretoko erakusleihoan jarri ditugu ikusgai. Eskuragarri aldiz, liburutegian bertan, Aitzaga tabernan (musika taldeen CD-ak), Lizardi eta Laurok liburu dendatan eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan (Alejandro Tapiari buruzko argitalpena) dituzue.

MUSIKA

Odolaren Mintzoa: “Etsipenaren aurka”

Zaparra: “Putzu sakonetik”

eMe: “Beleak elurretan”

Erokomeri: “Izan”

Joseba Tapia eta Besamotzak

LIBURUAK

Jakoba Errekondo, Antton Olariaga: “Landareak lantzen” 2018rako gida-liburua

Xabier Uribe Navarro: “Flores para el diablo: Miradas que lanzan amistad y amor”

Joxean Artzeren lana aztertzen duen argitalpena: “Hamaika euskal literato eta Jainkoa”

Jasone Osoro: “Eskularru beltzak” (Joseba Larratxaren ilustrazioak ditu)

“Pirritx, Porrotx eta Marimotots: antzinako zuhaitza” (Jose Luis Zumetaren ilustrazioak ditu)

“Alejandro Tapia”: bere lanen irudi bilduma eta biografia jasotzen duen argitalpena.

“Züek heben, Euskal Herriko atlas geopoetikoa”: Euskal Herriko 7 herrien berri ematen du. Aginagaren berri baita.

Erakusketatxoa ikusgai: urtarrilaren 8ra arte Sutegin.

2017ko uzta eskuragarri: liburutegian bertan, Aitzaga tabernan (musika taldeen CD-ak), Lizardi eta Laurok liburu dendatan eta NOAUA! K.E.-ren egoitzan (Alejandro Tapiari buruzko argitalpena).

Elkarlanean: Sutegi udal liburutegia eta NOAUA! K.E.