Liburutegiaren ostean Gaztelekua gaurtik, oporretako ekintzetan murgiltzen hurrengoa

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 21a, 08:00

Ondoko irudian, Maitena Illarramendik asteazken iluntzean 4-5 urteko haurrei Sutegi udal liburutegian eskainitako “Gatz, Titiritorto basatia” Titirishowa. Ikuskizunari adi-adi jarraitu zioten oporretan murgiltzear diren haurrek. Gazteen txanda ostegun honetan. Kantuan aritu eta klaseak amaitu ostean, Gaztelekuak antolatu dituen ekintzetan lehena, 16:30etan hasita: “Sukaldaritza tailerra: krep-ak” Gaztelekuan, DBH2koentzat. 

Eguberrietarako tailer gehiago, film proiekzio eta irteerak ere prestatu dituzte. Haur eta gazteentzat eguberriotan antolatu diren ekimenen zerrenda honetan dituzue:

GABONETARAKO HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO AISIALDI EKIMENAK

Abenduak 21, osteguna

Goizean zehar, ikasleen gabon kanten saioa Aginagako Eskolatik abiatuta.

Antolatzailea: Aginagako eskola.

09:30 Udarregi Ikastolako LH eta DBH-koen gabon kantuen saioa. LH-koek Kalezarko eta Kaxkoko buelta egingo dute. DBH-koek Kaxkoko buelta.

11:25 HH-ko haurren gabon kantuen jira, Agerialdetik frontoira.

Antolatzailea: Udarregi Ikastola.

16:30 “Sukaldaritza tailerra: krep-ak” Gaztelekuan, DBH2koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

Abenduak 22-Urtarrilak 7

11:00-13:00/17:00-20:00 Izotz pista Askatasuna plazan.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

Abenduak 22, ostirala

12:00 Zubietako eskolako kideen gabon kanten saioa Zubietako errebote plazan. Ondoren, hamaiketakoa eta eskolak LH osoa eskaintzeko aukera eskuratu izana ospatuko dute.

Antolatzailea: Zubietako Eskola.

16:45 Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolara. 17:00etan 2-3 urteko haurren geletan harrera. Ondoren, jolastokitik gabon kantak abestuz frontoira. 18:15-18:30 aldera Haur Eskolako haurrentzako askaria frontoian: musikaz giroturiko, pintxo eta sagardo dastaketa.

Antolatzailea: Haur Eskola.

19:00 Ostiraletako zinea Sutegin: “Fénix 11x23”.

Antolatzaileak: Udarregi Ikastolako DBH4-ko gazteak.

Abenduak 23, larunbata

09:00 Gabon kantu jira Aginagako Parrokiatik.

Antolatzailea: Aginagako Katekesi Taldea.

16:00 “Got Talent, Gaitasuna dut” Gaztelekuan, DBH1ekoentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

18:00 Olentzerori ongi etorria Aginagako Sekaña parean. Trikitilariekin frontoira. Frontoian, eskutitz bilketa eta gaztain jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 24, igandea

12:00-13:30 Olentzero eta Mari Domingi euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri itzulia frontoitik.

Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

17:30 Gabon kanta jira Parrokia aurretik.

Antolatzailea: Usurbilgo Salbatore Parrokia.

18:00 Olentzeroren etorrera Puntapaxetik. Bukaera Dema plazan.

17:50 Olentzeroa Santuenea Elkartetik.

Antolatzaileak: Santuenea Elkartea eta gurasoak.

Abenduak 26-28, asteartetik ostegunera

11:00-13:00/16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian. Animazioa egunero 17:30etan: Apaxi ipuin kontalaria abenduaren 26an, Salto pailazoa abenduaren 27an eta Djon diskofesta abenduaren 28an.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 27, asteazkena

17:30 Eriz magoa Santueneko ludotekan.

Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

Abenduak 28, osteguna

15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera, DBH1ekoekin.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 Txaloka taldearen eskutik, haurrentzako tailerrak Aginagako ludotekan: gore makillajea, eskulanak…

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 30, larunbata

16:00 Film proiekzioa, krepak eta txokolate beroa Gaztelekuan, DBH3koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:30 Irrien lagunen ikuskizuna Aginagan: “Irrikula Makula Kriskitin Dzart”. Ondoren, txokolate jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Urtarrilak 4, osteguna

16:00 Gaztelekutik Donostiara irteera, DBH4koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 “Txantxariak” kale ikuskizuna frontoian.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, ostirala

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza G.E.

Urtarrilak 7, igandea

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Urtarrilak 8, astelehena

Oporren amaiera, klaseen hasiera ikastetxeetan.