Gabonetako kalejirak ospatzen hurrengoak, Haur Eskolako kideak gaur arratsaldean

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 22a, 05:00

Udarregi Ikastola eta Aginagako Eskolakoen ostean, Zubietako Eskola eta Haur Eskolaren txanda ostiralean. Gabonetako ospakizunetan murgilduko dira abenduaren 22an. Zubietako Eskolak eguerdi partean kantu eta hamaiketako eder baten bueltan agurtuko du 2017-18 ikasturteko lehen hiruhilekoa. Bide batez, Lehen Hezkuntza osoa eskaintzeko aukera eskuratu izana ere ospatzeko baliatuko dute hitzordua.

Arratsalde partean, Haur Eskolakoak irtengo dira kalejiran, Mari Domingi, Olentzero eta Napoleon astoa bidelagun dituztela. Asteburuan bestalde adi, gabonetako kantu saio ugari antolatu baitituzte herri eragile desberdinek. Honatx deialdi guztion agenda:

GABON KANTUAK ABESTEKO SAIOAK

Abenduak 22, ostirala

12:00 Zubietako eskolako kideen gabon kanten saioa Zubietako errebote plazan.

Ondoren, hamaiketakoa eta eskolak LH osoa eskaintzeko aukera eskuratu izana ospatuko dute.

Antolatzailea: Zubietako Eskola.

16:45 Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolara. 17:00etan 2-3 urteko haurren geletan harrera. Ondoren, jolastokitik gabon kantak abestuz frontoira. 18:15-18:30 aldera Haur Eskolako haurrentzako askaria frontoian: musikaz giroturiko pintxo eta sagardo dastaketa.

Antolatzailea: Haur Eskola.

Abenduak 23, larunbata

09:00 Gabon kantu jira Aginagako Parrokiatik.

Antolatzailea: Aginagako Katekesi Taldea.

18:00 Olentzerori ongi etorria Aginagako Sekaña parean. Trikitilariekin frontoira. Frontoian, eskutitz bilketa eta gaztain jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 24, igandea

12:00 Olentzero eta Mari Domingi euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri itzulia frontoitik.

Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

17:00etatik aurrera, Olentzeroren lagunek berarentzako gutunak bilduko dituzte Dema plazan.

17:30 Gabon kanta jira Parrokia aurretik.

Antolatzailea: Usurbilgo Salbatore Parrokia.

17:50 Olentzeroa Santuenea Elkartetik.

Antolatzaileak: Santuenea Elkartea eta gurasoak.

18:00 Haranetik idi gurdian helduko da Olentzero Ugarte baserri parera. Handik Dema plazarako bidea kantuan, Olatz Kortak gidatuko duen kalejiran. Bidean zehar Bordatxo edota Sutegi inguruetan, adar joleak, txalapartariak, bertsoak… Dema plazan, suaren istorioa, gaztain jana eta Olentzeroren gutun bilketa.

Antolatzailea: herritar eta eragile talde bat.