Kataluniari lotutako "Fènix 11.23", Udarregi Ikastolako DBH4ko ikasleen film proiekzioa 19:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 22a, 04:43

NOAUA!ren abenduaren 17ko San Tomas Azokan atera genuen irudia duzue ondokoa. Udarregi Ikastolako DBH4-koek gozogintzako postua jarri zuten, apirila amaieran Bartzelonara egingo duten ikasturte amaierako ikasbidaia ordaintzen laguntzeko. Urte garai honetan herrian antolatu ohi diren azoketan jartzen duten postuarekin batera, ekimenerako laguntza biltzeko finantziazio bide gehiago ere jorratzen ari dira; errifa salmentak, ostiraletan patata tortila pintxoak zerbitzatzea Udarregi Ikastolan...

Eta aurten estreinakoz, zine zikloa ere antolatu dute Sutegin. Azaroan proiektatu zuten lehen filma, bigarrena ostiral honetan bertan, abenduaren 22an 19:00etan hasita Sutegin baita. Zinemetan ikusterik ez ditugun filmak eskaintzen dizkigute, jatorrizko bertsioan baina euskarazko azpitituluekin. Gaurko emanaldiko filmak, "Fénix 11.23" izena du:

"Fénix 11.23"

Eguna: abenduak 22, ostirala.

Ordua: 19:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Sinopsia: "2004 urteko udazkenean Èric Bertranek, hamalau urteko gazte batek, “Harry Potter eta Fenixaren ordena” liburuan oinarritutako webgune bat sortu zuen katalana babesteko asmoz. Gau batean, Madrileko terrorismoaren aurkako brigadako hogeita hamar guardia zibil bere etxean indarka sartu eta terrorista informatikoa izatea leporatu zioten. Hark egindako krimena: supermerkatu-kate bati mail bat bidali katalanez etiketatzeko eskatuz".

Jatorrizko hizkuntza Katalana – Gaztelera

Azpitituluak: Euskaraz.

Iraupena 96 min.

Urtea: 2012.

Sarrerak: egunean bertan, 2 eurotan.

Antolatzaileak: Udarregi Ikastolako DBH4ko gazteak.

Laguntzailea: Usurbilgo Udala.

GABONETARAKO HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO AISIALDI EKIMENAK

Abenduak 22-Urtarrilak 7

Izotz pista Askatasuna plazan. Bolatokian, kafetegi zerbitzua. Sarrerak; pistan 3 eurotan. Hurbilago Elkarteko saltokietan, 1,5 eurotan.

Izotz pistaren ordutegiak:

-Abenduak 22: 17:00-20:00.

-Abenduak 23: 11:00-13:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.

-Abenduak 24: 11:00-14:00.

-Abenduak 25: 12:00-14:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 26: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 27: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 28: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 29: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 30: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.

-Abenduak 31: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.

-Urtarrilak 1: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 2: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 3: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 4: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 5: 11:00-13:00 / 20:00-23:00.

-Urtarrilak 6: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.

-Urtarrilak 7: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

Abenduak 22, ostirala

12:00 Zubietako eskolako kideen gabon kanten saioa Zubietako errebote plazan. Ondoren, hamaiketakoa eta eskolak LH osoa eskaintzeko aukera eskuratu izana ospatuko dute.

Antolatzailea: Zubietako Eskola.

16:45 Olentzero, Napoleon astoa eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolara. 17:00etan 2-3 urteko haurren geletan harrera. Ondoren, jolastokitik gabon kantak abestuz frontoira. 18:15-18:30 aldera Haur Eskolako haurrentzako askaria frontoian: musikaz giroturiko, pintxo eta sagardo dastaketa.

Antolatzailea: Haur Eskola.

19:00 Ostiraletako zinea Sutegin: “Fénix 11x23”.

Antolatzaileak: Udarregi Ikastolako DBH4-ko gazteak.

Abenduak 23, larunbata

09:00 Gabon kantu jira Aginagako Parrokiatik.

Antolatzailea: Aginagako Katekesi Taldea.

16:00 “Got Talent, Gaitasuna dut” Gaztelekuan, DBH1ekoentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

18:00 Olentzerori ongi etorria Aginagako Sekaña parean. Trikitilariekin frontoira. Frontoian, eskutitz bilketa eta gaztain jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 24, igandea

12:00-13:30 Olentzero eta Mari Domingi euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko herri itzulia frontoitik.

Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.

17:30 Gabon kanta jira Parrokia aurretik.

Antolatzailea: Usurbilgo Salbatore Parrokia.

18:00 Olentzeroren etorrera Puntapaxetik. Bukaera Dema plazan.

17:50 Olentzeroa Santuenea Elkartetik.

Antolatzaileak: Santuenea Elkartea eta gurasoak.

Abenduak 26-28, asteartetik ostegunera

11:00-13:00/16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian. Animazioa egunero 17:30etan: Apaxi ipuin kontalaria abenduaren 26an, Salto pailazoa abenduaren 27an eta Djon diskofesta abenduaren 28an.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 27, asteazkena

17:30 Eriz magoa Santueneko ludotekan.

Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

Abenduak 28, osteguna

15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera, DBH1ekoekin.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 Txaloka taldearen eskutik, haurrentzako tailerrak Aginagako ludotekan: gore makillajea, eskulanak…

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 30, larunbata

16:00 Film proiekzioa, krepak eta txokolate beroa Gaztelekuan, DBH3koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:30 Irrien lagunen ikuskizuna Aginagan: “Irrikula Makula Kriskitin Dzart”. Ondoren, txokolate jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Urtarrilak 4, osteguna

16:00 Gaztelekutik Donostiara irteera, DBH4koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 “Txantxariak” kale ikuskizuna frontoian.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, ostirala

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza G.E.

Urtarrilak 7, igandea

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Urtarrilak 8, astelehena

Oporren amaiera, klaseen hasiera ikastetxeetan.