Honez gero esku artean izango duzue, bestela jasotzear. Argitaratu berri dugu 2017ko azken NOAUA!; urtea borobiltzeko, ohi bezala, astekaria, gabonetako gehigarria eta 2018ko egutegia. Aurtengoan, Zaloa Arnaizek diseinaturiko argitalpena, Alejandro Tapia margolari aginagarrari eskainia dago. Bere sortze lanen irudiek (Argazkiak: Ivan Perez, Joakin Pagola eta Zaloa Arnaiz) iragartzen digute hilabete bakoitza. NOAUA! K.E.-k eskerrak eman nahi dizkie egutegi hau egiteko laguntza eman duten guztiei, bereziki Tapia familiari eta inguruari eta Usurbilgo Udalari.
Hurrengo bi asteetan (abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean) ez da aldizkaririk izango. Halere, tarte horretan, noaua.eus ataria eta sare sozialak eguneratzen segiko dugu. 2018ko lehen astekaria urtarrilaren 12an argitaratuko dugu. Ohar edo zorion agurrik baldin baduzue, urtarrilaren 8a baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera idatzita edo 943 360 321 telefono zenbakira deituta.
Udajolas
Udajolas-en umeek utzitako arropa Noaua!ko bulegoan dago. Arroparen bat falta duenak NOAUA!ra etor dadila abenduaren 22a baino lehen. Bestetik, Udajolas-eko bideo eta argazkiak nahi dituenak eskaera bideotatik bidera dezala baita, abenduaren 22a baino lehen: 943 360 321 edo elkartea@noaua.eus
Milesker!
Zuek gabe ezin liteke proiektu hau aurrera atera. Horregatik, beste urte batez, lerrook idazten lagundu, zuen interesekoak diren gaiei buruz idatzi, martxan duzuen negozioa iragarri, uda garaian zintzo asko bazkidetza kuota ordaintzen duzuenoi, NOAUA! bizirik mantentzea ahalbidetzen duzuen guzti guztioi… Beste behin, milesker!
Zuen parte hartzea, laguntza, ahalegina ezinbestekoa da proiektu honek aurrerantz jarrai dezan. Eta ozen esan dezakegu NOAUA!-k duen altxor preziatuena zaretela NOAUA! kide guztiok. Urte garai honetan egin ohi dugun otar zozketarekin gure esker ona adierazi nahi dizuegu beste behin. MILESKER!
Lau otar zozketatu ditugu. Honatx sarituak:
NOAUA! K.E.-ren BAZKIDEEN ARTEKO ZOZKETAN SARITUAK:
-Xanti Zumeta Etxeberria.
-Itziar Izagirre Beloki.
NOAUA!-n PUBLIZITATEA JARTZEN DUTENEN ARTEKO ZOZKETAN SARITUAK:
-Olarrondo jatetxea.
-Zendoia taberna.
NOAUA! K.E.-ren bazkideen artean saritua: Xanti Zumeta Etxeberria
Publizitatea jartzen dutenen artean saritua: Zendoia taberna
Publizitatea jartzen dutenen artean saritua: Olarrondo jatetxea
NOAUA! K.E.-ren bazkideen artean saritua: Itziar Izagirre Beloki