“Manez eta kobreak” kontzertuan gaur 22:00etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 22a, 09:25

Nafartarrek antolaturiko kontzertu berezia ostiral honetan, abenduaren 22an 22:00etan Sutegin. “Manez eta kobreak” taldekoak datoz Usurbilgo kultur etxera. “Kalakan taldean kantatu ondoren, Thierry Biscaryk (Anhauze, Behe Nafarroa) bere talde berria aurkeztuko du. Manez eta kobreak, metalezko musika jotzaile hauek, kobreak jotzeaz gain kantariak ere badira. Euskal Herriko ehunka talde informal bezala, gogotik kantatzen dute”, aditzera eman dute antolatzaileek.

Parte hartzaileak:

Manez: Thierry Biscary: ahotsa, perkusioak, konposizioak eta moldaketak. 

Kobreak: Ana Telletxea: ahotsa, eskusoinua, perkusioa. Fermín Garaikoetxea “Mintxo”: ahotsa, tronpeta, bonbardino. Vianney Desplantes: ahotsa, bonbardinoa. Bixente Etchegaray: ahotsa, tronpeta. Laura Etchegoyen: ahotsa, saxofoia

Sarrerak: egunean bertan 5 eurotan.

Antolatzailea: Nafartarrak.

Zuberoako Eperra ikastola laguntzeko kanpaina

Udazkenean zehar Zubieroako Eperra ikastola laguntzeko Nafartarrek bideraturiko elkartasun kanpainak 12.500 euroko laguntza batu du, ekimen honen sustatzaileek, abenduaren 17ko San Tomas Azokan berri eman zutenez.