Psikomotrizitate ikastaroa Aginagan

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 22a, 17:38

Urtarrilaren 11n hasi eta martxoaren 22ra arte luzatuko da ikastaroa. San Praixku Guraso Elkartearen ekimena izan da eta bi talde aurreikusi dira: "HH 2-3 mailakoak ostegunetan batuko dira 17:00etatik 18:00etara eta HH 4-5 mailakoak ostegunetan 18:00etatik 19:00etara. Munia Larburu psikomotrizistak zuzenduko ditu saioak. Hiruhileko osoak 60 euroko kostea izango du bazkide ez direnentzat eta bazkideentzat, berriz, 45 euro".

Informazio gehiago jaso edo apuntatu nahi izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara: 636531650 (Ana).