Argiak piztu dituzte, musika jarri, zain ziren lehen gaztetxo ilarari patinak banatzen hasi, patinak jantzi eta pistara! Arratsaldeko 17:00etan zabaldu du Hurbilago Usurbilgo Ostalari eta Merkatarien Elkarteak Askatasuna plazan egokitu duen patinatzeko gunea. Urtarrilaren 7ra arte zabalik egongo da izotz pista. Ia egunero goiz eta arratsaldez, eta zenbait egunetan baita gauez ere!
Izotz pista baliatzeko sarrerak 1,5 eurotan eskura ditzakezue aurrez Hurbilago Elkarteko saltokietan. Izotz pistan bertan, 3 eurotan. Pista ondoan jarri duten etxolan jaso behar dira patinak, eta ondoan egokitu dute patinak jantzi eta eranzteko gunea. Honez gain, bolatokian kafetegi zerbitzua antolatu du Hurbilago Elkarteak.
Izotz pistaren ordutegiak:
-Abenduak 22: 17:00-20:00.
-Abenduak 23: 11:00-13:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.
-Abenduak 24: 11:00-14:00.
-Abenduak 25: 12:00-14:00 / 17:00-20:00.
-Abenduak 26: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Abenduak 27: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Abenduak 28: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Abenduak 29: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Abenduak 30: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.
-Abenduak 31: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
-Urtarrilak 1: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.
-Urtarrilak 2: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Urtarrilak 3: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Urtarrilak 4: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Urtarrilak 5: 11:00-13:00 / 20:00-23:00.
-Urtarrilak 6: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.
-Urtarrilak 7: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.
San Silvestrerako izen ematea
Izotz pista Hurbilago Elkartekoek eguberriotara dakarkiguten berrikuntza nagusia izango da. Hitzordu klasiko bat prestatu dute; 2017a ere korrika agurtuko baitugu jada zortzigarren ediziora heldu den Hurbilago San Silvestre lasterketari esker. Izena ohi bezala, aurrez eman ahalko duzue elkarte bereko establezimenduetan. Hitzordua betikoa; jai giroan ospatuko den lasterketa, abenduaren 31n 17:00etan frontoitik.
Usurbilen erosteagatik, opariak eguberriotan
Urtero moduan, Usurbilen erosketak egitea saritu nahi du Hurbilago Elkarteak opari ederrekin. Datozen asteotan, elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak egitearen truke, txartelak eskuratu ahalko dituzue. Saltokietako kaxetan sartu eta abenduaren 31ra arte itxaron. 8. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketaren amaieran, frontoian, 50 euroko 25 bale eta Saizar Sagardotegian dastatzeko 2 lagunentzako 4 afari zozketatuko dituzte.