4. Gabonetako Futbol Txapelketa jokoan Haranen

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 23a, 11:19

Taldekako argazkiak eta parte hartzaile guztien irudi orokorra aterata abiatu dute larunbat goiz honetan Haranen, Usurbil F.T.-k antolaturiko 4. Gabonetako Futbol Txapelketa. Etxekoekin batera, beste zazpi talde ari dira futbolaz gozatzen: Orioko F.T., Billabona K.E., Beti Ona, Allerru, Mutriku, Baztan eta Urnieta. Txapelketa amaieran banatuko dituzte sariak.

Gabonetako Zozketa

Usurbil F.T.-k egin berri du, urte garai honetarako antolatu ohi duen errifen zozketa. Euro bateko boletoak erostearen truke, hiru sari eder irabazteko aukera zegoen. Honatx zenbaki sarituak:

-Marije arropa dendan xahutzeko bono bat: 0147.

-Gabonetako saskia: 2.289.

-2 lagunentzako bazkaria Saizar jatetxean: 4.467.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA