Gabonetako Haur Parkearen irekiera abenduaren 26an

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 24a, 10:00

Oporrez gozatzen hasi berriak diren haur eta gaztetxoek ez dute aspertzeko denbora gehiegi izango, datozen asteotarako haiei zuzenduta antolatu diren ekimenekin. Igande honetako gabonetako kantu saioen, Mari Domingi eta Olentzeroren bisiten ostean, puzgarrietan jauzika aritu, dantza egin edota sormena garatzeko aukera izango dute hurrengo egunotan.

Irekitzear du Usurbilgo Udalak Gabonetako Haur Parkea. Abenduaren 26an izango da, asteartez. Ohi bezala Oiardo Kiroldegian kokatuko dute jolastoki erraldoia hiru egunez, abenduaren 28ra arte. Ordutegi honetan irekiko dute: 11:00-13:00 / 16:30-19:30.

2-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako aisialdi eremuan eskaintza zabala aurkituko duzue.

Tailerrak: txapa tailerra, karetak, lorontziak...

Txikientzako gunean: puzgarriak, ludoteka, margolarien gunea...

Handientzako gunean: ohe elastikoak, hegaldi simulagailuak...

Egunero tailerrak eta ikuskizunak:

-Abenduak 26, asteartea: 17:30 Apaxi ipuin kontalaria.

-Abenduak 27, asteazkena: 17:30 Salto pailazoa.

-Abenduak 28, osteguna: 17:30 Djon diskofesta.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

GABONETARAKO HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO AISIALDI EKIMENAK

Urtarrilaren 7ra arte

Izotz pista Askatasuna plazan. Sarrerak: 3 eurotan pistan bertan. 1,5 eurotan aurrez Hurbilago Elkartearen saltokietan.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

-Abenduak 24: 11:00-14:00.

-Abenduak 25: 12:00-14:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 26: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 27: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 28: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 29: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 30: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.

-Abenduak 31: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.

-Urtarrilak 1: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 2: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 3: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 4: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 5: 11:00-13:00 / 20:00-23:00.

-Urtarrilak 6: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.

-Urtarrilak 7: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

Abenduak 26-28, asteartetik ostegunera

11:00-13:00/16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian. Animazioa egunero 17:30etan: Apaxi ipuin kontalaria abenduaren 26an, Salto pailazoa abenduaren 27an eta Djon diskofesta abenduaren 28an.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 27, asteazkena

17:30 Eriz magoa Santueneko ludotekan.

Antolatzailea: Santuenea Elkartea.

Abenduak 28, osteguna

15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera, DBH1ekoekin.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 Txaloka taldearen eskutik, haurrentzako tailerrak Aginagako ludotekan: gore makillajea, eskulanak…

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 30, larunbata

16:00 Film proiekzioa, krepak eta txokolate beroa Gaztelekuan, DBH3koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:30 Irrien lagunen ikuskizuna Aginagan: “Irrikula Makula Kriskitin Dzart”. Ondoren, txokolate jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Urtarrilak 4, osteguna

16:00 Gaztelekutik Donostiara irteera, DBH4koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 “Txantxariak” kale ikuskizuna frontoian.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, ostirala

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza G.E.

Urtarrilak 7, igandea

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Urtarrilak 8, astelehena

Oporren amaiera, klaseen hasiera ikastetxeetan.