Etxez etxe eta auzokideak agurtuz, Aginaga osoa zeharkatu dute kantuan

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 23a, 16:34

Usadio zaharrari eusten segitzen diote Aginagan. Urtero eguberri egunaren bezperan, Aginaga Kaxkotik abiatu eta landa eremu osoa zeharkatzen dute etxez etxe, abesten. Eta gabon kantak abestuz, bide batez, urtean zehar gutxitan ikusteko aukera izaten duten herritarrekin egoten dira.

Aurten ere ez dute hutsik egin nahi izan. Egun bat aurreratu dute hitzordua, abenduaren 23 honetara, gaur arratsaldean Olentzerori ongi etorria emateko ekitaldia antolatu dela baliatuta. Aginaga erdigunera itzuli direnean topatu gara haiekin. Ondoko irudiotan dituzue.

AGINAGAKO GABONETAKO DATOZEN HITZORDUAK

Abenduak 23, larunbata

18:00 Olentzerori ongi etorria Aginagako Sekaña parean. Trikitilariekin frontoira. Frontoian, eskutitz bilketa eta gaztain jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 28, osteguna

17:00 Txaloka taldearen eskutik, haurrentzako tailerrak Aginagako ludotekan: gore makillajea, eskulanak…

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 30, larunbata

17:30 Irrien lagunen ikuskizuna Aginagan: “Irrikula Makula Kriskitin Dzart”. Ondoren, txokolate jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.