"Olentzero! Olentzero!" deiadarka zituen hainbat aginagar Sekaña inguruan. Denak merezi bezalako harrera egiteko ikazkin ezagunaren zain ziren larunbat iluntze honetan. Eta deiadarrak segituan entzun dita, handi k gutxira heldu baita, ondo baino hobeto babestua, asto eta guzti, galtzagorri talde batek bidea ireki eta argiztatzen ziotela. Trikitilari eta panderojolearekin.
Zain zituen aipatu moduan hainbat aginagar; guraso eta haurrak gehienak. Guztiek batera egin dute Sekaña ingurutik kalejiran, Aginagako Eliza Zaharrerainoko bidea. Eta han, haurren eskariak biltzen aritu da Olentzero, bertaraturikoak gabon kantak abesten eta gaztain jan ederra egiten ari ziren artean.
Etxeko txikienak aipatuta, gaurko Olentzeroren etorra Antxomolantxa Elkarteak antolatu du. Hurrengo asterako beste bi hitzorduok finkatu ditu:
AGINAGAKO GABONETAKO DATOZEN HITZORDUAK
Abenduak 28, osteguna
17:00 Txaloka taldearen eskutik, haurrentzako tailerrak Aginagako ludotekan: gore makillajea, eskulanak…
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.
Abenduak 30, larunbata
17:30 Irrien lagunen ikuskizuna Aginagan: “Irrikula Makula Kriskitin Dzart”. Ondoren, txokolate jana.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.