Eskuzabalik hartu dute Olentzero usurbildarrek, gorazarre artean

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 24a, 20:39

Olentzerori lotutako ospakizunari bere lekua eman nahi zioten abenduaren 24 honetan. Ekimen berriak begi bistako arrakasta izan du igande iluntze honetan. Eskuzabalik hartu dute Harane aldetik idi-gurdian jaitsi den ikazkina. Merezitako ongi etorria eman diote. Lagun mordoak inguratua egin du Dema plazarainoko bidea; galtzagorriak, trikitilariak, txalapartariak, adar joleak... eta herritar ugari bidelagun zituela.

Falta direnak gogoan hartuta, hurrengo urtean berriz denok bueltan hortxe egoteko desioa plazaratu du, Olentzeroren laguntzaileek arratsalde partean biltzen aritu diren gutunak jasotzearekin batera. Suaren bueltan, dantzan amaitu dute jaialdia.

Ongi etorria eginda, lanera doa Olentzero, usurbildarrek eskatutako desioak betetzera. Ia bihar goizean zer nolako ezustekoekin esnatzen garen.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

OLYMPUS DIGITAL CAMERA