"1984. Polizia Nazionalak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu eta torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin zita bat jartzera behartu du. Pasaiako badiako harkaitzetan hanketatik soka batekin lotuta dute Jimeno.
Seinalea egitean iparraldetik datorren zodiaka gerturatu da. Sekulako tiro zaparrada hasi da. Joseba Merinok azalduko duenez, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura lehen tirokaldian hilko dira. Bera, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ditu ondoren poliziak. Delas eta Aizpuru harkaitzetan bertan fusilatu dituzte. Gorpuei 113 bala zulo zenbatu dizkie Pako Etxeberria forenseak.
Bertsio ofizialak enfrentamendu bat egon dela dio. 2016. Donostiako Auzitegi Probintzialak, hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua behin betirako artxibatu du. Ezin izan dituztela delituaren egileak identifikatu. Senideek Estrasburgora jotzeko asmoa adierazi dute. 32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du. Dokumental honekin Pasaiako gertaerak gizarteratu eta badian argi izpi bat piztu nahi da".
Hortxe "Pasaiako badia" Oinatzak Produkzioak-en lanaren abiapuntua. Ostegun honetan, abenduaren 28an proiektatuko dute Sutegin.
EUSKAL PRESOEN ESKUBIDEEN ALDEKO DEIALDIAK
Abenduak 28, osteguna
19:30 “Pasaiako badia” dokumental proiekzioa Sutegiko auditorioan. Sarrera: doan.
Antolatzailea: herritar talde bat.
Abenduak 30, larunbata
19:30 "Egia bide, askatasuna amets" ekitaldia frontoian.
Abenduak 31, igandea
20:00 Urte berriari preso eta iheslarien egoera konpontzea eskatzeko topa berezia Dema plazan.
Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Urtarrilak 13, larunbata
17:30 “Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude” aldarripean, euskal presoak euskal herriratzea eskatzeko manifestazioa Bilboko Kasillatik. Mobilizazioarekin bat egin du Usurbilen Nahi Dituguk. Autobus zerbitzua izango da Usurbildik. Izen ematea aurrez, ohiko tokietan.
Antolatzailea: Sare mugimendua.