Leku finkoa du jada gabonetako egitarauan. Zortzigarren ediziora heldu da eta sustatzen duen parte hartzeari begira, sasoiko egoten segitzen du. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketarekin agurtuko dugu agortzear dugun 2017a ere. Hitzordua ohikoa; abenduaren 31n abiatuko da herri lasterketa 17:00etan Mikel Laboa plazatik. Herriko ostalari eta merkatari gehien biltzen dituen Kaxkoari bi itzuli eman beharko dizkiote lasterkariek.
Aurreko urteetako joera ikusita, ziur oraingoan ere ez da faltako mozorroturiko partaiderik. Ezta umore eta festa giroa. Herriko merkataritza eta ostalaritza suspertzearen aldeko herri lasterketarako izena aurrez bideratu beharko duzue Hurbilago Elkartearen saltokietan.
Usurbilen erosteak oparia dakar
Egunotako erosketak Hurbilago Elkarteko saltokietan egiteko baliatu. Ez zaizue damutuko. Urte garai honetan, Usurbilen erosteak oparia baitakar. Elkarteko kide diren saltokietan egiten duzuen erosketen truke txartelak jasoko dituzue. Zuen datu pertsonalekin bete, saltokietan bertan egongo diren kaxetan utzi eta abenduaren 31ko Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa amaitu arte itxaron.
Lasterketa ostean frontoian, opari zaparrada izango dugu. Hurbilagoren Gabonetako Zozketak opari berriak dakartza eta aurtengoan. 50 euroko 25 bale eta Saizar Sagardotegian dastatzeko 2 lagunentzako 4 afari irabaz ditzakezue, keinu txiki-handi bat eginda. Beharrezkoak dituzuen erosketak Hurbilagoko kide diren saltokietan egitearen truke. Zorte on!
Izotz pista
Zabalik segiko du egunero Askatasuna plazako Hurbilagoren patinatzeko guneak urtarrilaren 7ra arte. Gogoan izan, sarrerak aurrez eskura ditzakezue 1,5 eurotan Hurbilagoren saltokietan edo izotz pistan bertan 3 euroren truke. Egunaren arabera, gunea irekiko duten ordutegia aldatu daiteke. Zenbait egunetan gauez ere zabalduko dute:
-Abenduak 26: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Abenduak 27: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Abenduak 28: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Abenduak 29: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Abenduak 30: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.
-Abenduak 31: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.
-Urtarrilak 1: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.
-Urtarrilak 2: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Urtarrilak 3: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Urtarrilak 4: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.
-Urtarrilak 5: 11:00-13:00 / 20:00-23:00.
-Urtarrilak 6: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.
-Urtarrilak 7: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.