Gaur goizean zabaldu dute Gabonetako Jolas Parkea. Ostegunera arte egongo da martxan eta Oiardo Kiroldegian aurkituko duzue. Ez da sarrerarik pagatu behar baina soilik 2-12 urte artekoak ibili daitezke bertan.
Tailerrak, puzgarriak, margolarien gunea, ohe elastikoak, hegaldi simulagailuak… Eskaintza oparoa da. Gaur goizean, parkea zabaldu eta berehala, puzgarri batzuk hustu egin dira. Itxi egin behar izan dituzte hiru jolastoki, baina matxura berehala konpondu dute.
Apaxi ipuin kontalaria
Parkea martxan egongo den egunetan, arratsaldero ikuskizun ezberdin bat egingo dute. Gaur Apaxi ipuin kontalaria arituko da arratsaldeko 17:30ean. Bihar, ordu berean eta toki berean, Salto pailazoaren txanda izango da. Eta ostegunean, diskofesta Djonen eskutik.
Gabonetako Jolas Parkea
Non: Oiardo Kiroldegian.
Ordutegia: 11:00-13:00 / 16:30-19:30.
Adina: 2-12 urte bitartekoentzat.
Sarrera: doan.