Diskofestarekin itxiko dute gaur, Gabonetako Haur Parkea

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 28a, 09:34

Usurbilgo Udalak Oiardo Kiroldegian egokitu duen Gabonetako Haur Parkeaz gozatzeko azken aukera ostegun honetan. 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoentzako gunean denetarik aurki dezakezue; puzgarriak, tailerrak, ludoteka... Arratsalde partean ekitaldi ezberdinekin girotzen dute parkea. Apaxi ipuin kontalaria eta Salto pailazoren bisiten ostean, diskofesta batekin itxiko dute aurtengoz gaur, Gabonetako Haur Parkea. 

GABONETAKO HAUR PARKEA

Ordutegia: 11:00-13:00 / 16:30-19:30.

Tokia: Oiardo Kiroldegia.

Adina: 2-12 urte bitartekoentzat.

Sarrera: doan.

Gabonetako Haur Parkeko eskaintza:

Tailerrak: txapa tailerra, karetak, lorontziak...

Txikientzako gunean: puzgarriak, ludoteka, margolarien gunea...

Handientzako gunean: ohe elastikoak, hegaldi simulagailuak...

Egunero tailerrak eta ikuskizunak:

-Abenduak 28, osteguna: 17:30 Djon diskofesta.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.