Haurrentzako tailerrak Aginagan eta Gaztelekukoak Txuri Urdinera gaur

Noaua Aldizkaria 2017ko abe. 28a, 09:42

Opor giro betean diren haur eta gaztetxoentzako ekintza mordoa egunotan. Askatasuna plazan zabalik segitzen du izotz pistak, Gabonetako Haur Parkea ostegun honetan itxiko dute. Baina badira beste bi hitzordu ere gaurko; Gaztelekukoak Txuri Urdinera doaz. Aginagan haurrentzako tailerrak antolatu ditu Antxomolantxa Elkarteak:

 

GABONETARAKO HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO AISIALDI EKIMENAK

Urtarrilaren 7ra arte

Izotz pista Askatasuna plazan. Sarrerak: 3 eurotan pistan bertan. 1,5 eurotan aurrez Hurbilago Elkartearen saltokietan.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

-Abenduak 28: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 29: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Abenduak 30: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.

-Abenduak 31: 12:00-14:00 / 18:00-20:00.

-Urtarrilak 1: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 2: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 3: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 4: 11:00-13:00 / 17:00-20:00.

-Urtarrilak 5: 11:00-13:00 / 20:00-23:00.

-Urtarrilak 6: 11:00-14:00 / 17:00-20:00 / 21:00-23:00.

-Urtarrilak 7: 11:00-14:00 / 17:00-20:00.

Abenduak 26-28, asteartetik ostegunera

11:00-13:00/16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian. Animazioa egunero 17:30etan: Djon diskofesta abenduaren 28an.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Abenduak 28, osteguna

15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera, DBH1ekoekin.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 Txaloka taldearen eskutik, haurrentzako tailerrak Aginagako ludotekan: gore makillajea, eskulanak…

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Abenduak 30, larunbata

16:00 Film proiekzioa, krepak eta txokolate beroa Gaztelekuan, DBH3koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:30 Irrien lagunen ikuskizuna Aginagan: “Irrikula Makula Kriskitin Dzart”. Ondoren, txokolate jana.

Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.

Urtarrilak 4, osteguna

16:00 Gaztelekutik Donostiara irteera, DBH4koentzat.

Antolatzailea: Gaztelekua.

17:00 “Txantxariak” kale ikuskizuna frontoian.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, ostirala

11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen.

19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian.

Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.

Antolatzailea: Ziortza G.E.

Urtarrilak 7, igandea

17:00 Haurrentzako zinea euskaraz Sutegin.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Urtarrilak 8, astelehena

Oporren amaiera, klaseen hasiera ikastetxeetan.