Garai desberdinetan, bandera eta ideologia ezberdinekin, Euskal Herriaren askatasunaren alde bizitza eman zuten usurbildarrak gogora ekarri nahi dituzte, larunbat honetarako (abenduak 30) iluntzeko 19:00etan frontoian deitu duten ekitaldian. Segidan, Bizkarreko parkeko oroigarrira joateko deia egin da.
2017. urtea bestalde, topa berezi baten bueltan agurtzeko deia egin dute Usurbilen Nahi Ditugu bilgunetik. 2018ari preso eta iheslarien egoera konpontzea eskatzeko topa berezian parte hartzeko deia egin dute igande iluntzeko 20:00etan Dema plazan.
DATOZEN DEIALDIAK
Abenduak 30, larunbata
19:00 "Egia bide, askatasuna amets" ekitaldia frontoian. Garai desberdinetan, bandera eta ideologia ezberdinekin, Euskal Herriaren askatasunaren alde bizitza eman zuten usurbildarrak gogora ekarri nahi dira. Frontoiko ekitaldiaren ostean, Bizkarreko parkeko oroigarrira.
Abenduak 31, igandea
20:00 Urte berriari preso eta iheslarien egoera konpontzea eskatzeko topa berezia Dema plazan.
Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Urtarrilak 13, larunbata
17:30 “Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude” aldarripean, euskal presoak euskal herriratzea eskatzeko manifestazioa Bilboko Kasillatik. Mobilizazioarekin bat egin du Usurbilen Nahi Dituguk. Autobus zerbitzua izango da Usurbildik. Izen ematea aurrez, ohiko tokietan.
Antolatzailea: Sare mugimendua.